Gadakaoko eskubaloi eskola.

eskubaloi eskola

eskubaloi eskola

Eskubaloia gustokoa duzu? 7 eta 14 urte bitarteko neska mutilak gonbidatuta zaudete, nahi izanez gero, Galdakaoko eskolako taldeetan parte hartzen. Ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta neska-mutil arteko kirol hori ezagutzea dira eskola horren helburuak.

Parte hartzeko edo informazio gehiagorako 627 44 27 17 (Igor) deitu edo ebgaldakao@gmail.com-era mezu bat bidali.

Leave a comment »

Adiorik ez! ikusi arte baizik!

P2260591agurAgindutakoa bete egin behar!  esan nizuen agurra blogaren bitartez egingo nuela eta horretara natorkizue ikasle maiteak. Denbora aurrera dihoa, ezin da eten. Zuen eskolako garaia bukatu egin da. Gorde ezazue garai horretako oroimen ona.Oporren ostean garai berri bateri emango diozue hasiera. Ondo izan! Ikusi arte!

Besarkada bat, Gabi.

Christian  eta Inigoren bisita izan dut. Txisterik gabeko agurra agur kaskarra dela eta nire txisterik hoberenitariko bat kontau behar nuela esan didate. Buruari eragin diot kirolarekin zerikusia duen baten bat topatzen, baina ez dut batere aurkitu. Beraz, horra doakizue umeen jakin nahia eta helduen erantzuna haren aurrean. Gustatuko zaizuelakoan, agur BenHur!

Zein dago urrunen?

Udako gau batean, herri txiki batean zeru izarrez josiari begira dugu umetxo bat. Aita ondoan duela, honela galdetzen dio: -aitatxo, aitatxo zein dago urrunen Ilargia ala Murtzia?. Aitak erantzuten dio: – semetxo/ alabatxo hemendik Murtzia ikusi ahal duzu? 

Leave a comment »

Galdakaoko atletismo eskola.

P4150665b1Atletismoa gogokoa baduzu ez duzu oso urrun joan behar, Galdakoan bertan praktikatu ahal izango duzu Galdakao Atletismo Taldearen eskutik. Talde horrek antolatutako  atletismo eskolak  datorren irailaren 16an izango du hasiera. Informazio gehiago nahi izanez gero www.galdakaoat.com -era jo.

Leave a comment »

Jauziak: gero eta luzeago, gero eta gorago.

Nor urrunago, nor gorago heldu? Lau jauzi mota ditugu atletismoan. Jauzi bat emanda eta hiru jauzi segidan ditugu luzeerako jauziko bi modalitateak. Altuerari dagokionez, gero eta gorago kokatzen den makila baten gainetik saltu egin, ezer gabe edo makila baten laguntzaz (pertiga).    

Sara Simeoni

Sara Simeoni

 Eskolan, altuera jauziak egiteko aukera izan dugu. Ikus ezazu bideoan Fosbury flop delako saltu egiteko era. 1968.urtean, Mexikoko joko olinpikoetan, Dick Fosbury atletak lehenengo aldiz egin zuen holan. Haren omenez jauzi era horreri bera izena eman zitzaion. Aurretik aipatu dugunez, emakumeek 1928. urtean hartu zuten parte, lehendabiziz,  altuerako jauzian. Aipatu nahi dizuet Sara Simeoni atleta 2 metro gainditu zuen lehenengo emakumeak.

Ikusgarriak dira oso pertiga jauziak. Ikusi Yelena Isinbayevak egindako saltoa.

Comments (2) »

Lasterketa luzeena: marathoia

Abebe Bikila

Abebe Bikila

Marathoi herritik Atenasera joan behar izan zuen korrika Filipides gerlari greziarrak. Berri oso ona zuen atenastarrentzat. Nenikékamen (Irabazi dugu! – esan zuen). Greziarrak  Perseen kontra ari ziren gerran. Hori 490.urtean Kristo aurretik gertatu omen zen. Haren omenez, joko olinpiko modernoetan Marathoi izeneko lasterketa egiten da (42km 195 m). Spiridon Louis dugu lehenengo txapeldun olinpikoa ( Paris- 1896. urtean).

Abebe bikila atleta etiopiarrak oinutsik irabazi zuen Erromako marathoia 1960 urtean. Lau urte geroago Tokioko joko olinpikoetan irabazi zuen berriro.

Leave a comment »

Sahara Marathon: Biderik ez dago, oinez egiten da bidea!

elkartasunezko marathoia 2009
elkartasunezko marathoia 2009

New York, Pekin, Roma, Berlin, Rio de Janeiro… hiri askotan egiten dira marathoiak munduan zehar. Haietaz ez dizuet ezer esango. Bestelako marathoi baten berri eman nahi dizuet: Saharako basamortuan egiten dena, hain zuzen ere.  

Sahara marathoia Saharawi herriarekiko elkartasuna adierazteko kirol iharduera bat dugu. Bertoko kirol erakundeak eta nazioarteko elkartasun erakundeek antolaturik 9. edizioa izan da aurtengo otsailaren 23an.

 medal2009Lehenengoa edo azkenengoa izatea ez dauka garrantzi haundirik, ez dago sari berezirik. Atleta guztiek erakutsi dizuedan latoizko domina baino ez dute jaso. Lasterketa horrek saharawien artean kirola bultzatzeaz gain material eta diru laguntza jasotzea du helburu kiroldegi bat eta erreziklaje laborategi bat eraikitzeko.

Leave a comment »

hezi lasterketak: 100m, 110 eta 400 metro

Velocidad_obstaculosAbiadurazko lasterketak ditugu zeinetan atletek pistan kokaturik dauden heziak gainditu behar dituzten. Guk eskolan, dauzkagun baliabideekin, 30/40 metroko lasterketak egingo ditugu tartean hiru hezi kokatuta. Informazio gehiago nahi baduzu jo wikipedia entziklopediara.

Leave a comment »

IBILALDIA 09-Ibilkrosa Galdakaon

iBILIbilaldiaren programaren barruan datorren igandean, maiatzaren 17 an, Ibilkrosa izeneko umeentzako lasterketa antolatu da. Goizeko 11 etan kiroldegiaren aurrean( Bizkai kalean). karrerak adinaren arabera egingo dira: txikiak 400 metro; umetxoak 800 m; umeak 1.200/1600; gaztetxoak 1.600/2.400; kadeteak 1.600/2.400; gurasak 800 metro.

Sariak partaide guztientzako. anima zaitez kirola egiten!

Comments (1) »

Bilbon beti biziz! Maiatzaren 17 a, bizikleta eguna.

Uda atean dugu deika. Atera ganbaran gordeta duzun bizikleta eta joan zaitez Bilbora. Eguerdiko 12 etan Arenalean elkartuko dira bizikleta lagunak. Bi ibilbide egondo dira: nagusientzat 12 kilometrotakoa eta txikientzat 4 kilometrotakoa.

Kartel17mayoBilboko kaleetan txirrindula ohizko garraio bide bezala aukeratzen dugunok gero eta gehiago garena begi bistakoa da. Aldapak eta zirimiria dagoeneko ez dira eragozpenik mugikortasun azkar, arin, merke, osasungarri, sostengarri, ekologiko, dibertigarri hau aukeratzeko.
Gure inguruan ere oinezko, auto gidari, eta txirrindularien arteko elkarbizitza armonikoa lortzen ari gara.
Aurten ere, kalera ateratzera eta BIZIKLETA EGUNAREN inguruan antolatutako ekintzetan partehartzera gonbidatzen zaituztegu.

Biziz bizi elkartea.

Leave a comment »

XI. BASAURIKO PROBAK

Atletismoa gustokoa duzu? Iganderako planik ba al duzu?

puri santamarta

puri santamarta

Datorren igandean aukera ezin hobea duzu lasterketak, jauziak eta jaurtiketa frogak zuzenean ikusteko. 200 atleta baino gehiago bilduko dira, maiatzaren 17 an, Basauriko Artunduaga Kiroldegiko pistatan. XI. topaketa dugu hori, urtetik urtera gero eta garrantsitsuagoa. Egun,  Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren egutegian sartuta dago. Ezintasun fisiko - psikiko ezberdinak dituzten atletek hartuko dute parte pertsona guztiek, nahi izanez gero, mugak gainditzeko gai garela erakutsiz.

Leave a comment »