
Plazan, kalean elkartzen ginen txikitan auzoko umeak. Han geunden batera handiak eta txikiak. Txikiek nagusiengandik jolasak ikasten genituen. Gaurkoan zertara jolastu?
Bote, bote-ra! . gehienetan ez genuen ezer ez jolasteko, edozein gauzekin egiten genuen jolas. Bote bat hartuta, tomate edo olibarena, barruan harritxoak sartu eta…prest jolasa hasteko.
Lehenengo bi zosketa egin behar dira. Bat nor geratuko den jakiteko eta, bestea, pilota nor txutatuko duen jakiteko. Baloia txutatzean geratzen denak bere bila joan bear du eta markatutako lekuan ipini behar du.Baloia hartuta bizkarra emonda etorri behar du. Jolas lagunek, bitartean, izkutatzeko denbora izango dute.
Geratzen denak 10 lagun ikusi behar ditu eta ikusterakoan pelota hartu eta “bote – bote” eta lagunaren izena esan behar du. Okertzen bada, lapikoa apurtzen du eta denak libratzen dira . Hamar pertsona harrapatzen dituenean harrapatu duen lehenengo pertsona geratuko da eta berriro hasiko da jolasa.Baten batek pilota txutatzen badu harrapatua izan baino lehenago denak libratzen dira .
Ainara Arpide eta Lucia Bezares