ZURIAK ETA… BELTZAK, NOR GEHIAGO?

Ba al zenekien EEBB-tan garai baten beltzek ezin zutela: zurientzako tabernetan sartu, merkatutan erosi, autobusetara igo… ezta zuriekin kiroletan  jokatu? Ba halaxe zan laguna! EEBB-tan egon bazeuden beltzak baztertzeko legeak: segregazio legeak.

Horren kontra giza eskubideen aldeko mugimendu erraldoi bat sortu zan. Martin Luther King dugu horren buru nagusia. Guk beste bat aipatu nahi dugu: Rosa Parks. Emakume horrek autobuseko zurientzako eserleku baten eseri zan. Delitu horrengatik kartzelara eraman zuten. Rosa Parks-i edo /ta Martin Luther  King-ari buruz jakin nahi baldin baduzu, egin klik haien izenetan.

Ondo dago horretaz guzti horretaz zeozer jakitea. Baina, gure blogean, kirol kontuetaz  arduratzen gara. Goazen ba harira!

Esan bezala, kiroletan beltzek eta zuriek ezin zuten elkarrekin jokatu. Horren inguruan, saskibaloiaz ari garela, istorio bitxi bat topatu dugu: The Secret Game. (egin klik irakurtzeko).

Gaur egun beltzak eta zuriak elkarrekin, norgehiagoka dabiltza, mundu osoan  talde guztietan. Inolako arazorik gabe. Hasieratik egin behar izan zen moduan, denok ezberdinak baina eskubideetan berdinak garelako.

 

 

Harlem  Globetrotters saskibaloi talde ibiltaria dugu. 1927. urtean  sortua, jokalari  beltzez osaturiko talde honek (istorian zehar zuriren bat egon bada ere) azalaren kolorea garrantzirik ez duela erakutsi du munduan zehar.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s